Kargatzen...
Itxi

00:30ean

Carl Frampton, "Boxeo Izarrak" saioko protagonista gaur gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Hiru pisutan munduko txapeldun izan nahi du boxeolari irlandarrak.

Boxeo eskularruak. Irudia: EITB Media

Carl Frampton izango da protagonista gaur, ETB1eko "Boxeo Izarrak" saioan. Frampton irlandarra zazpi aldiz izan da munduko tituluaren jabe bi pisutan, eta beste maila batean gerrikoa eskuratzea da bere asmoa. Hori lortzeko Tyler McCreary menderatu beharko du; estatubatuarrak, baina, honako palmaresa dauka: 16 garaipen, galdutakorik ez eta berdinketa bat.

Bigarren norgehiagoka Hamzah Sheeraz britainiarraren eta Guido Pitto argentinarraren artekoa izango da, Europako gerrikoa jokoan. Sheeraz-ek orain arte egindako 11 borrokaldiak irabazi ditu. Argentinarraren zenbakiak, berriz, hauek dira: 26 garaipen, galdutako 7 eta berdindutako bi.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten "Boxeo Izarrak" saioa ostiralean izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)