00:50ean
Pisu erdiastuneko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Joe Smith eta Maxim Vlasov boxeolariak izango dira protagonistak.
Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan, Joe Smith eta Maxim Vlasov izango dira pisu erdiastuneko munduko txapelketaren protagonistak. Ibilbide luzea izan dute bi boxeolariek. Smithek Bernard Hopkins txapeldun handia erretiroa hartzera behartu zuen 2016an. Hau izango du munduko gerrikoa eskuratzeko bigarren aukera, lehenengoan kale egin ondoren. Vlasovek zenbaki onak lortu ditu bere ibilbide profesionalean: 45 garaipen eta galdutako hiru. Norgehiagoka benetan gogorra eta ikusgarria izango da.
Bigarren borrokaldian, Javier Martinez eta Billy Wagner arituko dira. Martinez ordaindutako boxeoan hasi berria da, afizionatu mailan gauza ederrak erakutsi ondoren. Hirugarren neurketan, Elvis Rodriguez eta Luis Alberto Veron ikusiko ditugu. Dominikarra jotzailea da, irabazitako 10 norgehiagokak k.o. bidez bereganatu baititu. Argentinarrari, ostera, inork ez dio orain arte era horretan irabazi.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:50etik aurrera ETB1en.