Itxi

Gauerdian

Tony Yoka eta Estelle Moslley senar-emazteak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Yoka vs Djeko, Mossley vs Kaiser eta Goldston vs McClamy borraldiak eskainiko dituzte.

Pedro Mari Goikoetxea kazetaria. Argazkia: EITB Media

Boxeo munduko kasu bitxia eta bakarra izango da ziur asko gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioan protagonista izango den bikotearena. Tony Yoka eta Estelle Mossley senar-emazteak boxeolari profesionalak dira gaur egun, afizionatu mailan Munduko txapelketa eta Joko Olinpikoetan urrezko dominak eskuratu ondoren.

Ostiral gauean, Tony Yokak Joel Djeko belgikarraren aurka jokatutako Europar Batasuneko txapelketa eskainiko du Pedro Mari Goikoetxearen eta Manu Maritxalarren saioak. Yoka, bi metroko mutila da eta profesional mailan egindako 9 borrokaldietan izan da garaile.

Estelle Mossley, berriz, pisu arineko boxeolaria da eta orain arte jokatu dituen 8 norgehiagokak irabazi ditu. Verena Kaiser alemaniarraren aurka neurtuko ditu indarrak ostiraleko programan.

Emanaldia osatzeko, Estatu Batuetako bi mutil gazte ezagutuko ditugu: Kasir Goldston, 17 urterekin debutatu duen boxeolaria, eta Lewelyn McClamy, 20 urteko borrokalaria.

"Boxeo Izarrak" gauerditik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Informazio gehiago (1)