00:45ean
Shakur Stevenson protagonista nagusi "Boxeo Izarrak" saioan, gaur gauean
EITB Media
Stevenson vs Clary, López vs Sánchez, eta Isley vs Costello norgehiagokak emitituko dituzte.
Shakur Stevenson, 2016ko joko olinpikoetan zilarrezko domina irabazitako mutila, "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz nagusia izango da ostiralean. Lehenengo borrokaldia Shakur Stevenson eta Toka Kahn Claryren artekoa izango da. Stevensonek Rioko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen eta profesional mailan egindako 14 borrokaldiak irabazi ditu. Dagoeneko, luma pisuan munduko txapeldun izan da. Claryren zenbakiak hauek dira: 28 garaipen eta galdutako bi.
Bigarren neurketan, Adam López eta Jason Sánchez izango dira aurrez-aurre. Biak maila handiko boxeolariak.
Azken norgehiagokan, Troy Isley gaztea ezagutuko dugu, afizionatu mailako munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen mutila. Orain, profesional gisa lehen pausoak ematen ari da. Brian Costello borrokalaria izango du arerio honako honetan.
Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar gidari, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:45ean, ETB1en.