Itxi

23:50ean

Euskal boxeolariak izango dira gaurko "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz

EITB Media

Leer en Castellano

Aurreko astean Iruñean jokatu ziren borrokaldi ikusgarriak eskainiko ditu saioak.

Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak"

Euskal boxeolariak izango dira gaurko "Boxeo Izarrak" saioaren ardatza. Hasteko, Ruben Diazek Erroman jokatu zuen Europako txapelketaren laburpena izango da ikusgai.

Ondoren, joan den larunbatean Iruñean egin ziren borrokaldiak eskainiko ditu saioak. Lehenengo, Cesar Nuñezek jokatu zuen pisu erdiastuneko Espainiako Txapelketa. Norgehiagoka gogorra eta parekatua jokatu zuen nafarrak Eusebio Ariasen aurka. Bigarren borrokaldian, David Soriak eta Fernando Jaquerok neurtu zituzten indarrak. Borrokaldi ikusgarria hau ere. 

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 23:50etik aurrera ETB1en.

 

Informazio gehiago (1)