Itxi

00:30ean

Pisu erdi astuneko munduko txapelketa, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Artur Beterbievek eta Marcus Brownek jokatuko dute borrokaldia.

Pedro Mari Goikoetxea.

Gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioak Artur Beterbievek eta Marcus Brownek orain aste batzuk jokatutako pisu erdi astuneko munduko txapelketa eskainiko du. Beterbievek 16 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak k.o. bidez irabazi ditu. Bi erakunderen gerrikoen jabe dugu errusiarra. Bere aurkaria Marcus Browne amerikarra izango da, 25 borrokalditan porrot bakarra izan duen gizona.

Bigarren norgehiagokan Jahi Tucker 18 urteko mutila ikusiko dugu. Bere seigarren neurketa egingo du profesional mailan, Akeem Blacken aurka. Jarraian, beste bi gazteren arteko lehia izango da ikusgai: Floyd Diaz eta Jaime Jasso izango dira aurrez-aurre.

Amaitzeko, Juan René Tellez eta Eduardo Garzaren arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:30ean ETB1en.

Informazio gehiago (1)