00:10ean
Pisu erdiastuneko munduko txapelketa, gaurko "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Joe Smith eta Steve Geffrarden arteko norgehiagoka izango dute ikusgai.
Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioak hiru borrokaldi bikain eskainiko ditu, eta lehenengoa, Joe Smith eta Steve Geffrarden arteko pisu erdiastuneko munduko txapelketa izango da. 2016an Smithek Bernard Hopkins txapeldun bikaina boxeoa uztera behartu zuen k.o. ikusgarria lortu ondoren. Bere zenbakiak hauek dira: 27 garaipen eta 3 porrot. Geffrardek 18 garaipen ditu eta galdutako bi.
Bigarren neurketa Raymond Muratalla eta Elias Araujoren artekoa izango da. Muratallak orain arteko 12 borrokaldiak irabazi ditu. Aurre egingo diona Elias Araujo argentinarra da.
Saioaren azken minutuak euskal boxeolarientzat izango dira. Gasteizen bizi diren Fran Mendoza eta Tetefen borrokaldiak eskainiko ditu saioak.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:10ean ETB1en.