00:15ean
Tyson Fury - Deonty Wilder, pisu astuneko munduko txapelketa ikusgarria, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Horrez gain, Jared Anderson boxeolari gaztearen bi borrokaldi eskainiko ditu saioak.
"Boxeo Izarrak" saioa pisu astuneko boxeolariekin osatuko dute gaur gauean, eta, hasteko, Tyson Fury eta Deontay Wilder izango dira aurrez-aurre, euren artean egindako hirugarren norgehiagokan. Fury, Kontseiluaren gerrikoa duen boxeolari britainiarra neurketarik galdu gabe dago. Wilder amerikarra 11 aldiz izan da munduko txapeldun eta bere zenbakiak bikainak dira: 42 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat, 41 k.o.rekin.
Munduko Txapelketa gogor honen ondoren, pisu astunetan gaur egun dagoen boxeolari gazterik onenetariko baten bi borrokaldi eskainiko ditu "Boxeo Izarrak" saioak: Jared Andersonek 22 urte ditu eta bere azken bi neurketak Vladimir Tereshkin eta Oleksandr Teslenkoren aurka egin ditu. Bere palmaresa ezin hobea da: 9 borrokaldi, beste horrenbeste k.o.
Saioari bukaera emateko, Tokion zilarrezko domina eskuratu zuen Richard Torrez estatubatuarra aurkeztuko dute.
"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.