Itxi

00:15ean

Munduko bi txapelketa, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Welter pisuko borrokaldi batekin abiatuko dute saioa: Errol Spence vs Yordenis Ugas. Bigarren norgehiagoka superluma pisuko munduko txapelketa izango da, eta Shakur Stevensonek eta Jamel Herringek neurtuko dituzte indarrak.

Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak" saioaren aurkezlea. Argazkia: EITB Media

"Boxeo Izarrak" saioan munduko bi txapelketa eskainiko dituzte gaur gauean.

Welter pisukoa izango da lehenengoa, eta bi txapeldun ikusiko ditugu aurrez-aurre: Errol Spence eta Yordenis Ugas. Spencek orain arte egindako 27 borrokaldiak irabazi ditu, eta bi erakunderen gerrikoak daude bere eskuetan. Ugas kubatarrak, ostera, 27 garaipen ditu eta galdutako lau. Boxeo Elkartearen gerrikoa berea da, eta Manny Pacquiao boxeolaria da menderatu duen azkena.

Bigarren norgehiagoka, berriz, superluma pisuko munduko txapelketa izango da. Bertan, Shakur Stevensonek eta Jamel Herringek neurtuko dituzte indarrak. Herring lau aldiz izan da munduko gerrikoaren jabe. Stevensonek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen 2016ko Joko Olinpikoetan eta ez daki zer den profesional mailan galtzea.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatuta, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.

 

Informazio gehiago (1)