Kargatzen...
Itxi

22:10ean

'Burubero' berezia ospetsuekin, gaur gauean, ETB1en

A.E. | EiTB

Mikel Pagadi, Itziar Ituño, Marta Elvira, Aitzol Atutxa eta Alex Sardui izango dira berezi honetako lehiakideak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Burubero'k beste atal berezia bat eskainiko du ETB1n. Joan den astean Kike Amonarrizek haurrak izan zituen lehiakide eta protagonista 'Burubero' lehiaketan, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlea eta Nerea Alias kazetaria lagun izanda.

Gaur, berriz, ETBn ezagunak diren aurpegiak bilakatuko dira lehiakide: Mikel Pagadi, Itziar Ituño, Marta Elvira, Aitzol Atutxa eta Alex Sardui arituko dira nor baino nor gehiago, Kike Amonarrizek egingo dizkien galderak eta probak gainditzeko. Jasotzen duten diru guztia EiTB Maratoirentzat izango da.

Lehiaketa honen gai nagusiak Euskal Herriko lekuak, jendea, bitxikeriak eta kultura orokorra dira. Jende gehienarentzat ezagunak eta ohikoak diren gaiak eta edukiak erabiltzen dira. Tonu umoretsu eta lasaian egindako saioan, lehiakideek euren trebezia erakutsi behar dute.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)