Kargatzen...
Itxi

Zakua

Kortezubira joan da 'Burubero'ko 10.100 euroko zakua

EiTB

EiTB

Leer en Castellano

Bizkaiko herrian bizi den Joseba Cerezok irabazi du saria bere bigarren saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Burubero' saioak zazpigarren zakua banatu du astearte honetan. 10.100 euroko zakua irabazi du Joseba Cerezo lehiakideak. Bere bigarren saioan, azken probara iritsi eta zakua eraman du.

Josebak 38 urte ditu eta bilbotarra da, baina Kortezubin bizi da. Historia eta haur hezkuntza ikasiak ditu eta irakaslea da. Bidaiatzea gustatzen zaio. Zakuarekin, Hego Ameriketara bidaiatuko luke gustura. Aukera ezin hobea du orain!

Gainera, zakua irabazi duen arren, 'Burubero'n parte hartzen jarraitzen du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

Guztira, zazpi zaku dira Kike Amonarrizek aurkezten duen lehiaketan banatu direnak. 27.000 euroko da orain arte banatutako potoloena; baina beste bost zaku ere banatu dira: bat 6.700 eurokoa, beste bat 2.300 eurokoa, hirugarrena 25.500 eurokoa, eta azken biak (7.900 eurokoa eta 1.800 eurokoa) lehiakide berberak eraman zituen.

Zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira 'Burubero'n; dagoeneko, 115.000 euro baino gehiago eman dira.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)