Itxi

Kike Amonarrizek aurkeztuta

'Burubero'ko 8.500 euroko zakua, Altsasura

A.H. | EITB

Beñat Agirre 26 urteko gazteak eraman du zakua, lehiaketan aritu den hirugarren saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Burubero' saioak bere bigarren denboraldiko lehen zakua banatu du ostiral honetan. 8.500 euroko zakua irabazi du Beñat  Agirre lehiakideak. Bere hirugarren saioan, azken probara iritsi eta zakua eraman du.

Beñatek 26 urte ditu eta Altsasukoa da. Jarduera fisikoan eta kirol zientzietan lizentziatua da baina administrazioan dabil lanean. Eskiatzea, ordenagailuak, eta bideoak editatzea ditu gustuko. Zakua irabaziko balu Hegoamerikara bidaiatzea gustatuko litzaioke, eta orain, bidaia hori egiteko aukera izango du.

Gainera, zakua irabazi duen arren, 'Burubero'n parte hartzen jarraituko du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du. Bigarren denboraldi honetako lehen zakua da Beñatek eraman duena, baina zakuaz gain, beste hainbat diru banatu da 'Burubero'n.

a 'Burubero'n.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)