Itxi

Aste berezia

Haurrak izango dira protagonista, aste honetan, 'Burubero' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Haurrei laguntzen, 'Go!azen' telesaileko aktoreak ikusiko ditugu egunero, 19:00etatik aurrera.

Aste honetan, martxoaren 6tik 10era bitartean, "Burubero" berezien hirugarren astea izango da ikusgai. Oraingoan, haurrak izango ditugu lehian.

Astelehen eta asteazkeneko saioetan, Oreretako June Cia, Zubietako Aitor Agesta, Zalduondoko Ainhoa Ugarteburu eta Ondarroako Unai Urrusolo ikusiko ditugu. Astearte eta osteguneko saioetan, Makeako Laida Abadiek, Oiartzungo Oier Elgetak, Gasteizko Manex Ibabek eta Arantzazuko Joane Bilbaok hartuko dute parte.

Ostiraleko finalera iristea izango dute guztiek helburu. Izan ere, finaleko garaileak Port Aventurara joateko bidaia bat lortuko du beretzat eta familiarentzat.

Haurrek, gainera, "Go!azen" telesaileko protagonistak izango dituzte laguntzaile bezala: Haritz Morras (Urko), Lorea Iribar (Nora), Asier Burguete (Markel) eta Markel Gajate (Mikel) aktoreak ikusi ahal izango ditugu saio bakoitzeko azken proban haurrei laguntzen.

Aste berezi hau "Burubero"ren ohiko ordutegian izango da ikusgai, 19:00etatik 20:00etara, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)