Itxi

Estreinaldia

'Burubero Fest', gaur, Kike Amonarrizek eta Ylenia Bagliettok gidatuta

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Asteazken gauero, 22:15etik aurrera, hiru lehiakide eta hiru gonbidatu ezagun izango dira lehian. Gaurko saioan, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola eta Aitzol Atutxa hartuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Burubero Fest' saio berria gaur estreinatuko da ETB1en, Kike Amonarrizen eta Ylenia Bagliettoren eskutik. Asteazken gauero, 22:15etik aurrera, hiru lehiakide eta hiru gonbidatu ezagun arituko dira lehian.

Familia guztiari zuzendutako lehiaketa freskoa eta dibertigarria da 'Burubero Fest'. Tonu umoretsu eta alaia izango du, eta, astero, hiru lagun hartuko dituzte 4.000 euro irabazteko lehian. Horretarako, laguntzaile apartak izango dituzte, saio bakoitzean hiru gonbidatu ezagun egongo dira lehiakideei laguntzen eta saioa girotzen. Lehen saioan, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak eta Aitzol Atutxa aizkolaria hartuko dituzte.

Proba musikalak, kultura orokorreko galderak eta gonbidatuei buruzko datu bitxiak dituzten galderak osatzen dute lehiaketaren dinamika. 'Burubero Fest' saioan 4.000 euro izango dira jokoan asteazkenero. Lehiakide bakarrak jokatuko du finala, baina beste biek irabazitako puntuak eurotan eramango dituzte. Ez da inor esku-hutsik joango etxera.

Lehiaketan parte hartzeko

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskaraz jakin eta adinez nagusia izan besterik ez du behar. Datuak burubero@eitb.eus helbidera bidali behar ditu ondo pasatzeko prest dagoenak.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)