Gaur, 22:15ean
Anjel Alkain, Iholdi Beristain eta Iker Galartza, 'Burubero Fest' saioan
A.E. | EiTB
4.000 euro irabazten lagunduko diete Amagoia Olabarriaga, Mattin Ostolaza eta Tatiana Lopez lehiakideei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, umorea eta parranda ez dira faltako 'Burubero Fest'en. Anjel Alkain, Iker Galartza eta Iholdi Beristain 'Bago!az'eko irabazlea izango dituzte gonbidatu.
Gonbidatuen zeregina lehiakideei laguntzea izango da, lehiakideei 4.000 euro irabazten laguntzea. Lehia horretan, Ispasterko Amagoia Olabarriaga, Zarauzko Mattin Ostolaza eta Mungiako Tatiana Lopez arituko dira. Hiru bikoteak dena emateko prest datoz.
Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakin, ondo pasatzeko gogoa eduki eta adinez nagusia izatea besterik ez da behar. Horrela bada, bidali datuak burubero@eitb.eus helbidera.
'Burubero Fest' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.