Itxi

22:30ean

Benasquera bidaia Zigor Iturrietarekin, gaur, "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan

EITB Media

Trans Nomad Experience lasterketan parte hartu eta hainbat lokalizazio bisitatuko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zigor Iturrieta sukaldari eta korrikalariak bere gurpil gaineko bidaia jarraituko du gaur gauean "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan. Oraingoan Pirinioetako Benasque herrian izango da Trans Nomad Experience lasterketan.

 Bidaia honetan hainbat leku erakutsiko ditu: Sahun, Gorgas de Alba, Posets Maladeta eta El Fogaril jatetxea, besteak beste. Gainera, ibilbidean pertsona askoren bisita eta laguntza jasoko du, horien artean Argiñe Martinez de Albeniz eta Tracey Patersonena.  

Sukaldean ere ariko da Zigor, bakailaoa pil-pilean prestatuko baitu Guayanteko ostalaritza eskolan Jose Miguel Garcia Escudero de Ulibarrirekin batera.

 

Hau guztia eta gehiago ikusteko, "Chiloé" gaur izango dugu ikusgai, 22:30etan, ETB1n eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)