Itxi

22:15ean

Uruguain izango da gaurko 'Chiloé, Lasterka Munduan'

EITB

Leer en Castellano

Zigor Iturrieta Cabo Polonio ultratrail lasterketa egiten ikusiko dugu 22:15ean hasiko den saioan.

Zigor Iturrieta 'Chiloé Lasterka Munduan' saioan, Uruguain

Gaurko 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioak Afrikatik Hego Amerikara eramango du Zigor Iturrieta, Uruguai aldera, hain zuzen ere. Bertan, Cabo Polonio 80 kilometroko ultrail lasterketa egitea izango da Zigorren helburua, baina herrialdea ezagutzeko aukera ere izango du.

Montevideora iritsiko da, Uruguaiko hiriburura. Hiriko kaleetan zehar galduko da, eta, besteak beste, Inauterien museoa eta Zabala durangarraren plaza ezagutuko ditu. Gainera, Uruguaiko gastronomian barrena murgiltzeko aukera izango du, matea dastatuko du, candombea zer den jakingo du, eta bandoneoiaren eta tangoaren kultura ukituko ditu.

Ondoren, herrialdeko iparraldera joango da, eta Cabo Polonio erreserba naturalera iritsiko da, Uruguaiko leku mitiko batera. Bertan egingo da ultratraila, eta Zigorrek gogor hasiko du erronka. Aurretik, gainera, arrantzan arituko da, otarrainxkak harrapatzen.

Lasterketa amaitu ondoren, Punta del Este hirira joango da. Paez Vilarok eraikitako Casapueblo izeneko lekuan izango da, eta, bertan, arratsaldero egiten den eguzkiaren zeremonia ikusiko du.

'Chiloé, Lasterka Munduan' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)