22:15ean
'Chiloé Lasterka Munduan' Alemanian, gaur, denboraldiko azken atalean
EITB
Zigor Iturrietak Bavaria lurraldea ezagutu, eta Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketan parte hartuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Chiloé Lasterka Munduan' Alemaniara helduko da gaur, denboraldiko azken atalean. Zigor Iturrietak gogotsu egingo dio aurre munduan barna lasterketaz lasterketa eraman duen abenturaren azken erronkari: Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketa.
Lasterketaren aurretik, Alemania hegoaldean dagoen Bavaria eskualdean ibiliko da Zigor, bertako jendea eta gastronomia ezagutzen. Besteak beste, Prien, Staffelsee lakuaren ondoko Murnau herria, Andech, Oberammergau eta Garmich herriak ezagutuko ditu.
'Chiloé Lasterka Mundua' saioaren azken atala izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.