Itxi

00:25ean

Hegoafrikan izango da gaurko 'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioa

EITB

Leer en Castellano

Zigor Iturrietak 76 kilometroko Addo Elephant ultratraila egingo du, eta, gainera, Hegoafrikako hainbat hiri eta paraje ikusgarri ezagutuko ditu.

Zigor Iturrieta Johannesburgon. Argazkia: EiTB

'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioak Afrikara bidaiatuko du gaur gauean; Hegoafrikara, hain zuzen ere. Zigor Iturrieta 76 kilometroko Addo Elephant ultratraila egiteko asmoarekin joango da, eta, bide batez, herrialdeko hainbat paraje eta hiri ezagutuko ditu. Hegoafrikako kulturan eta historian murgilduko da bertako jendearen eskutik.

Hasteko, Johannesburgeko bizitza, jatetxeak eta bertako museoak ezagutuko ditu, horien artean, Apartheid museoa. Ondoren, Sowetora joango da, eta bizikletaz ezagutuko du Nelson Mandelaren bizilekua izandako hiria.

Halaber, Johannesburgetik kanpo, Sterkfonten kobak ezagutuko ditu. Duela 2,6 milioi urteko emakumezko baten garezurra topatu zuten bertan 1947an, eta Mrs. Ples izenarekin ezagutzen dute mundu osoan.

Horrez gain, Port Elizabeth hiri txiki eta dotorea ezagutuko du. Mark Oosthuizen Hegoafrikako chef ospetsuenarekin egongo da hiri horretan, Fushin Sushi jatetxean. Hiritik gertu, Addo Elephant National Park dago, eta bertan egingo du Zigorrek 76 kilometroko erronka gogorra. Parke natural horretan, elefanteak, zebrak, bufaloak eta lehoiak daude, eta lasterketa oso gogorra izango da, 40 gradutik gorako tenperaturak izango baitituzte. Lortuko al du Zigorrek lasterketa gainditzea?

'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' gaur izango da ikusgai, 00:25ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (3)