Gaur gauean
Formenteran amaituko du denboraldia 'Chiloé, Lasterketa Munduan' saioak
EiTB
Formentera Trailen parte hartuko du Zigor Iturrietak, Martin Fizekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Formentera ezagutzeko aukera izango dugu gaur gauean 'Chiloé Lasterka Munduan' saioaren azken atalean.
Sorpresa asko gordetzen ditu Balear Uharteetako leku honek bere baitan. Bertako koloreak, hondartzak eta jendea hurbiletik ezagutzeaz gainera, posidoniaren berri izango du Zigor Iturrietak Javier Asensio biologoaren eskutik. Bestalde, Formenterako bi sukaldarik uharteko jaki goxoenak prestatuko dituzte. Quimerako Ana Jimenezek carpaccio bikaina egingo du, eta Sol Posteko Enric Mayoralek, dastatzeko menu borobila.
Uharteko zoko guztiak bisitatuko ditu Zigorrek: Illetes eta Barbaria lurmuturrera joango da, eta itsasargiaz eta arratsaldeaz disfrutatzeko aukera izango du bertan. Amaitzeko, NB Formentera Trail 21,1 kilometroko lasterketan hartuko du parte Zigorrek, Martin Fiz gasteiztarrarekin batera.
'Chiloé Lasterka Munduan' saioa 22:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.