22:15ean
Montpellier hiria eta inguruak, gaur, 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioaren 2. atalean
EiTB
Zenbait leku esanguratsu ezagutzeaz gain, bertako maratoian hartuko du parte Zigor Iturrietak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Frantziako Okzitania eskualdean kokatuta dagoen Montpellier hiria bisitatuko du gaur gauean Zigor Iturrietak 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioan, bertako historia, erdigunea, kale zaharrak eta abar ezagutzeko. Kostaldera joko du gero, Palavas-les-Flots zona turistikoa ezagutzera. Barrualdean, Saint-Martin-de-Londres herri txikia ezagutuko du, eta inguruko ardo upategi bat.
Montpellier hiriko maratoian parte hartuz amaituko du aste honetako egonaldia Iturrietak.
'Chiloé, Lasterka Munduan' saioa 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.