Itxi

ETB1en, 22:15ean

Eslovenian izango da 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioa, gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Ljubljana hiriburua eta Bled lakua ezagutu otean, kostaldera joango da Zigor Iturrieta, Istria aldera, bertako maratoian parte hartzera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Esloveniako parajeak erakutsiko dizkigu gaur Zigor Iturrietak 'Chiloé, Lasterketa Munduan' saioan.

Bled inguruan hasiko du bidaia, bertan dagoen laku ikusgarrian, eta hiriburura joango da gero, Ljubljanara. Bertako historia eta gastronomia ezagutuko ditu.

Kostaldera hurbilduz, Istria aldean, Portoroz eta Piran herriak bisitatuko ditu.

Amaitzeko, Istriako maratoian parte hartuko du Zigorrek.

'Chiloé, Lasterketa Munduan' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)