Kargatzen...
Itxi

22:00etan

Bretainiatik agurtuko du Zigor Iturrietak 'Chiloé' saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Iparraldeko zenbait herri bisitatu ostean, trail du Bout du Monde lasterketan parte hartuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zigor Iturrietak Bretainiara joko du 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioaren denboraldiko azken atalean, gaur gauean. Frantziako eskualde honetako iparraldean hainbat herri bisitatuko ditu: Paimpol, Perros-Guirec, Trégastel, Locquirec, Plougasnou eta Morlaix. Ohi denez, lekuan lekuko paraje ikusgarriak erakusteaz gain, gastronomia kontuak ekarriko dizkigu. 

Bidaia amaitu aurretik, Plouzané herrian jokatzen den trail du Bout du Monde lasterketan hartuko du parte. 57 kilometroko ibilbidea du eta Frantziako probarik politena dela diote. 

'Chiloé, Lasterka Munduan' saioa 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)