22:30ean
Frantziako La Vendée eskualdean, gaur gaueko "Chiloé, Lasterka Munduan" saioa
EiTB
Zigor Iturrietak Trail du Pays de Monts lasterketan parte hartuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan, Zigor Iturrietak Frantziako La Vendeé departamendura bisita egingo du eta bertako La Vendée, Les Herbiers, Mouchamps, Le Boupére eta Chambretaud herriak ezagutuko ditu, besteak beste.
Gainera, eskualdeko gastronomia dastatzeko aukera izango du eta Michelin izar bat duen Valentin Morice sukaldariaren Château du Boisniard jatetxean izango da. Halaber, Brioche Vendéenne tipikoa nola egiten den ikasiko du Zigorrek bertako artisauen laguntzarekin, eta eskualdeko folkloreaz gozatuko aukera ere izango du Les Joeux Vendées musika-taldearekin eskutik.
Amaitzeko, Saint Jean de Monts herrian ospatzen zen Trail du Pays de Monts izeneko lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak: 36 kilometroko lasterketa izango da, motza baina oso gogorra.
"Chiloé, Lasterka Munduan" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.