22:30ean
Menorcako Cami de Cavals lasterketa, gaur gauean, "Chiloé Lasterka Munduan" saioan
EiTB
Zigor Iturrietak Lur Uribarren kirolariarekin batera parte hartuko du parte kirol proban.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko "Chiloé Lasterka Munduan" saioa Menorcan izango da eta Zigor Iturrietak bertako Cami de Cavals lasterketan parte hartuko du Lur Uribarren kirolari eta lagunarekin.
Menorcako bazter guztiak ezagutuko dituzte. Uharte txikia baina oso aberatsa da eta, besteak beste, Naveta de Tudons historiaurreko kultura talayotikoaren eraikuntza adierazgarrienetako bat ezagutuko dute Carmen Lara Astiz arkeologoarekin.
Horrez gain, Menorcako gastronomian barrena murgilduko dira, Silvia Anglada eta Toni Tarragóren Es Tast de na Silvia jatetxean. Silviaren sukaldea oso bertakoa da, bere amonaren errezetak gaurkotu egin ditu, beti sasoiko produktuak erabiliz eta bertako hornitzaileekin lan eginez. Silviaren proiektua oso polita eta interesgarria da.
Halaber, eskalada, hondartza zoragarriak, bizikleta birak eta kayak abenturak ere ez dira faltako "Chiloé Lasterka Munduan" saioaren atal berri honetan, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.