Itxi

22:30ean

Kanaria Handia bisitatuko dute gaur gauean, "Chiloé, lasterka munduan" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Maria Jose Guillen korrikalariarekin batera, Cuevas Bermejas inguruan korrika arituko dira, bertako ikuspegi ederrak gozatuz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Denboraldiko azken atala izango da gaurkoa "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan. Oraingo honetan, Kanaria Handia bisitatu eta bertako lurretan barrena murgilduko da Zigor Iturrieta.

Moya herrian hasiko du bidaia, eta abentura ezin freskoago hasteko, ilea moztu eta Tomas Morales museoa bisitatzera joango da, gero, Kanaria Handiko azken ezkiak ezagutzeko.

Hurrengo egunean, lagunekin bizikleta hartu eta El Garañon inguruko paraje izugarriak ezagutzera joango da. Tartean, Artenara herrixkan ere egingo dute geldialdia, eta Texeda jatetxeko Borja chefa ezagutuko dute.

Gainera, Maria Jose Guillen korrikalariarekin batera, mendian buelta bat prestatuko du Cuevas Bermejas inguruan, Guayadeque aldean. Maspalomasen bukatuko dute eguna, Fernando lagunarekin La Palmera Sur jatetxe ospetsuan afaltzen.

Maite Asensio nafarrarekin batera, Las Canteras hondartzako uretan ere ibiliko da Kanarietako itsaspeko fauna ezagutzen.

Itsasoan jarraituz, beste esperientzia asko biziko ditu Zigorrek; izan ere, Bjorn Dunkerbeck munduko windsurflari onenetakoarekin windsurf egiteko aukera ere izango du. Eta bukatzeko, parapentean arituko da Kanaria Handiko hiriburuan.

"Chiloé Lasterka Munduan" saioa Kanaria Handian, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)