22:00etan
'Dantzatzen den Herria' estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en gaur gauean
EiTB
Euskal Herriko zenbait herritako biztanleak helburu jakin bategatik elkartu nahi ditu, libdup bat eginez. Itziar Alduntzin kazetariak aurkeztuko du saioa Gotzon Poza koreografoarekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, 'Dantzatzen den Herria' saioa estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en. Saioak Euskal Herriko zenbait herritako biztanleak helburu jakin bategatik elkartu nahi ditu, guztien artean 'lipdub' bat egin dezaten. Dantza tradizionalak, modernoak, urbanoak... Asmoa, herria dantza baten inguruan biltzea da.
Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin ekoiztutako saioak herri horri, bere historiari eta izaerari gorazarre egin nahi dio; betiere, bertan bizi direnen eskutik.
Itziar Alduntzin kazetari leitzarrak aurkeztuko du saioa, Pasaiako Gotzon Poza koreografoarekin batera. Herriko elkarteen eta eragileen parte hartzearekin osatuko da 'libdup' hori: dantza taldeak, musikariak, kirolariak, merkatariak... Denetariko elkarte horiekin guztiekin batera, koreografia alai eta koloretsu erraldoi bat osatu ahal izango dute.
Horrez gain, programako lantaldea herrira eramango duen jazoera edo gertakizun historikoaren inguru kontuak bilduko ditu Itziar Alduntzinek, herrriko kaleetan barrena libdupean parte hartuko duten dantzarien bila dabilen bitartean. Gotzon Poza koreografoak herritarrak konbentzitu ez ezik, dantzan ere irakatsiko die saio amaierako emanaldi hori borobila izan dadin.
Atal bakoitzean, herri bat bisitatuko du saioaren lantaldeak, esan bezala. 'Dantzatzen den Herria' Getaria, Gernika, Tolosa, Leitza, Bermeo eta Pasaiara, hurbilduko da besteak beste.
Getarian hasiko du ibilbidea 'Dantzatzen den Herria'k
Getarian, Gipuzkoako kostaldean, hasiko du ibilbidea 'Dantzatzen den Herria' saioak. Juan Sebastian Elkano, munduari bira eman zion lehen bidaiaria, jaio zen Getarian. 500 urte bete berri dira Elkanoren espedizioa Mendebalderantz abiatu zela eta urtemuga horren aitzakian Getariako kaleak hartuko dituzte dantzaren eszenatoki.
Dena den, asmoa ez da soilik Elkanori buruz hitz egitea, Elkanoren sorterria dantzan jartzea da helburu nagusia. Libdup alaia antolatzen saiatuko dira Itziar eta Gotzon, eta horretarako denetariko elkarteak -musikari, dantzari eta abeslariak batzuk eta beste era batekoak besteak- bilduko ditute. Honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: Elkano txakolindegiko familia; Balenciaga museoa bisitatzeaz gain, ikuskizun paregabea eskainiko duen Aitor Jimenez dantzari getariarra; saregileak; Haatik dantza konpainia, Itsas lapurrak emanaldiarekin; Txoko erretegiko parrileroak; Atzegi elkarteko gazte taldea; Getariko arraunlariak; Salbatore Deuna abesbatza, eta San Anton itsas-haztegia. Kupela taldearen 'Txakolina' abestia eta 'Kaiatikan' kanta entzun eta dantzatuko dituzte.
'Dantzatzen den Herria' gaur, 22:00etan, eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.