Itxi

22:00etan

Bermeo dantzan jarriko du "Dantzatzen Den Herria" saioak gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Itziar Alduntzin herriko kaleetan barna ibiliko da dantzari bila, eta, bide batez, 1912ko galerna beldurgarriaren inguruko istorioen berri izango du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, ETB1eko "Dantzatzen Den Herria" saioak bermeotarrak jarriko ditu dantzan. Itziar Alduntzinek eta Gotzon Pozak inoizko koreografiarik handiena egingo dute kostaldeko herri honetan. Halaber, dantzari bila kaleetan barrena dabilela aprobetxatuko du Itziar Alduntzinek 1912ko galerna beldurgarriaren inguruko istorioen berri izateko.

1912. urteko abuztuaren 12ko galernak 143 arrantzaleren bizia eraman zuen berarekin hondora. Ezbeharra bermeotarren azalean zizelkatuta dago oraindik.

Lipdub erraldoiak osagai hauek izango ditu, besteak beste: Aiama eta Aneguria abeslariek "Hemen eta orain" abestuko dute, eta Kanta Kanta Lorue kantu jirak "Habanera bermeotarra" abestuko du Itziarrekin batera. Halaber, Erroxape emakumeen elkartekoekin egongo dira, Txo Sevilla dantza eskolakoek dantza egingo dute eta Barrueta arte eskola bisitatuko du saioak.

"Dantzatzen Den Herria" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)