Ostegunean, 22:20ean
Politikariak eta egunkarietako zuzendariak, 'Debatea'n
A.E.
EiTB
Bakegintzaz, krisiaz eta alderdien arteko itunez eztabaidatuko dute, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, politikariak bilduko dira Klaudio Landaren 'Debatea'n, hiritarroi gehien kezkatzen dizkiguten gaiei buruz hitz egiteko. Bakegintzaz, krisiaz eta alderdien arteko itunez eztabaidatuko dute, besteak beste.
Badirudi egoera ekonomikoa hobera doala, hori diote adituek behintzat, argia ikusten dela tunelaren bukaeran, oso bukaeran bada ere. Baina zeren truke? Azken 30 urteetan lortutakoaz ahaztu behar gara?
Horretaz hitz egiteko, Maria Eugenia Arrizabalaga, Marian Beitilarrangoitia eta Laura Garrido izango dira 'Debatea'n, besteak beste.
Haien ostean, Euskadiko egunkarietako zuzendariak, Bingen Zupiria, Iñaki Soto eta Martxelo Otamendi, arituko dira politikariek esandakoaz eta ikasturte politikoan egindakoaz eta egiteke gelditzen denaz hitz egiteko.
'Debatea' 22:20ean dago ikusgai ETB1en.