Itxi

23:25ean

Kataluniako herri-galdeketaz, gaurko 'Debatea' saioan

A.H.

EITB

Datorren igandean Katalunian gertatuko denaz arituko dira Xabier Usabiagak gidatutako saioan.

Madrilgo Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakiak bigarrenez geldiarazi du Kataluniako herri-galdeketa, eta azaroaren 9rako egun gutxi falta direnean, Xabier Usabiagak gidatzen duen 'Debatea' saioan Katalunian gertatuko denaz arituko dira. Artur Masek erronkari eutsiko al dio? Hauteslekuetara polizia bidaliko al du Estatuak? Independentismoa geldiarazteko noraino iristeko prest dago Espainia? Eta, amaitzeko, egoera honek nola eragiten dio Euskadiri?

Galdera hauei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira osteguneko saioan, eta horretarako, honako solaskideen iritzia bilduko du Xabier Usabiagak: Manu Aguirre enpresa aholkularia, Xabier Barandiaran soziologoa, Vanessa Velez PPko zinegotzia, Jagoba Alvarez historialaria eta Karmelo Landa EHUko irakaslea.

'Debatea' gaur gauean emitituko da, 23:25etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)