22:30ean
Espetxe-politika aztergai, gaurko 'Debatea' saioan
A.H.
EITB
Besteak beste, 'Langraitz bidea' hartu duten presoen egoeraz, eta sakabanaketarekin bukatzeko EPPK-ko presoek egindako eskaeraz arituko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Debatea' saioak espetxe-politika izango du hizpide, eta azken egunetan izan diren gertaera eta mugimenduen inguruko azterketa egingo dute.
Alde batetik, Carmen Gisasola behin betiko aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 24 urteko espetxe-zigorra bete du Gisasolak, eta Langraitz bidea hartu duen presoetako bat izan da. Bestetik, EPPK-ko 50 presok sakabanaketari amaiera emateko eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegiari. 70 urtetik gora dituzten presoek eta espetxean 20 urte baino gehiago daramatzatenek egin dute eskaera.
Presoak, beraz, mugitzen ari dira, baina Espainiako Gobernuak oraindik ez du mugimendurik egin. Espetxe-politikaren zirrikituetatik begira arituko da Xabier Usabiagak gidatuko duen solasaldia, gai honen inguruko argibide guztiak emateko helburarekin.
Hauek izango dira gonbidatuak: Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua, Unai Grajales abokatua, Maider Alustiza Etxerat-eko kidea, Ainhoa Baglietto euskal presoen abokatua, Fabian Laespada Deustuko irakaslea, Manu Aguirre enpresa-aholkularia eta Galder del Campo abokatua.
'Debatea' ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.