22:55ean
2015erako aurreikusten diren aldaketa politikoak aztergai, 'Debatea'n
EiTB
Urte berria nahasi hasi da euskal politikagintzan, eta aldaketa handiak iragartzen dira hurrengo hilabeteetan.
Gabon hauetan, hainbat gaik eta arazok astindu dute euskal politikagintza: Euskobarometroaren emaitzak, Kontu Auzitegiak alderdien finantziazioaz esandakoak, ETAren desarmearen inguruan sortu den polemika, eta datorren larunbatean presoen sakabanaketaren kontra egingo den manifestazioa.
Euskal politikariek, beraz, ez dute opor girorik izan, eta aurrerantzean antzeko bidetik ibiliko dira. 2015erako aldaketa asko iragartzen dira, urte erabakigarria izango da, eta 'Debatea' saioan aldaketa horiek guztiak sakon aztertuko dituzte, Xabier Usabiagak gidatuta.
Osteguneko solaskideak hauek izango dira: Karmelo Landa EHUko irakaslea, Xabier Barandiaran soziologoa, Jagoba Alvarez historialaria, Lander Martinez Podemos-eko kidea, Pilar Etxabe irakaslea, Asier Arrieta EHUko irakaslea, Jonathan Garcia EHUren Euskobarometroa ikerketa taldeko kidea eta Eider Alkorta politologoa.
'Debatea', gaur gauean, 22:55etik aurrera, ETB1en.
TB1en.