Gaur, 22:00ean
Unibertsitate ikasketen erreformaz, 'Debatea'n
EITB
Erreformak sortu duen polemikaz eta ekarriko dituen ondorioez arituko dira Xabier Usabiagak gidatzen duen saioan.
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak indarrean jarri nahi duen Unibertsitate Erreformak hautsak harrotu ditu, eta erreformak sortu duen polemikaz eta ekarriko dituen ondorioez arituko dira gaurko 'Debatea'n solasean. Unibertsitate graduak lau urtetik hirura pasatu nahi dituzte, eta graduondokoak urtebetetik bira. Proposamen horrek, ordea, ez du hezkuntza komunitatearen babesik jaso.
Hego Euskal Herriko unibertsitateetako errektoreak erreformaren kontra azaldu dira, eta ikasleak ere ez daude ados, eta mobilizazioak iragarri dituzte.
Gainera, unibertsitatearen ondorengo lan munduak ere ez ditu datu lasaigarriak eskaintzen, urtarrilean langabeziak gora egin baitu. Nola ikusten dute ikasleek haien etorkizuna?
'Debatea' gaur gauean izango da ikusgai, 22:55etik aurrera, ETB1en.
ra, ETB1en.