Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Donostiako su artifizialak zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Julian Iantzik eta Izaro Iraetak suen erakustaldia eskainiko dute 22:30etik aurrera.

Donostiako su artifizialak.

Asteazken honetan, ETB1ek eta eitb.eus-ek Donostiako su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean, 22:30etik aurrera. Julian Iantzik eta Izaro Iraetak gidatuko dute saioa eta Fully Fused Fireworks Erresuma Batuko pirotekniaren erakustaldia izango da ikusgai Donostian lehen aldiz.

Gainera, hainbat gonbidatu izango dituzte platoan, besteak beste Mikel Pagola su artifizialetan aditua, Alaitz Telletxea eta Amaia Oreja AMAK taldeko musikariak, Iban Garcia influencerra, Maite Eskarmendi kazetaria, Iker Galartza aktorea eta Oihane Pardo Amarenak kaikuak egiten dituen diseinatzailea.

Su artifizialak "Edozein Herriko…" saioaren barruan eskainiko dira. Julian Iantzik aurkeztutako saioa Donostiatik zuzenean da ikusgai, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera.

Informazio gehiago (1)