21:30ean
Yogurinha Borova, Fran Urias eta Gorka Iraizoz gaur gauean "Edozein herriko..." saioan
EITB Media
Asier Hormaza, Zigor Iturrieta eta Mikel Pagola ere hartuko dituzte solaskide su artifizialak zuzenean eskaini aurretik.
Gaur, abuztuak 25, "Edozein herriko…" saioak Bilboko Aste Nagusian jarraituko du zuzen-zuzenean. 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en, Julian Iantzik eta Ilaski Serranok hainbat gonbidatu hartuko dituzte, tartean, Asier Hormaza aktorea; Yogurinha Borova artista; Zigor Iturrieta "Txoriene" saioko aurkezlea eta sukaldaria; Fran Urias Zelanda musika taldeko abeslaria; Gorka Iraizoz futbolari ohia eta Mikel Pagola, su artifizialetan aditua.
Gainera, Nerea Mazo eta Asier Navarro berriemaileek kaleko giroa jasoko dute, eta jai egitarauak egunean zehar emandakoaren berri emango dute.
22:30etik aurrera suak eskainiko dituzte zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek; Granadatik etorritako Esteban Martin etxeak egingo du erakustaldia.