Your browser doesn't support HTML5 video.
Egun On
Gregorio, sariaz: ''Anaiak zahartzarorako gordeko du eta nik autoa aldatzeko moduan nagoen begirako dut''
110.200 euro irabazi zituzten Gregorio eta Santi Belauntzako anaiek, bart "Mihiluze"n. Saioak aldez aurretik grabatuta daude eta Gregoriok aitortu digunez, zaila izan da sekretua gordetzea, ez omen diete esan ezta senitartekoei ere. Lasai zeuden arren, etxeko sofan gehiago asmatzen dela azaldu du.