Gaur
Bizkaiko Caritaseko arduradunekin, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Egun eguneko gizarte arazoez, krisi ekonomikoaren ondorioez eta migrazio politikaz arituko dira.
Bizkaiko Caritaseko arduradunak izango dira gaurko gonbidatuak 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Besteak beste, egun bizi ditugun gizarte arazo nagusiez, krisi ekonomikoaren ondorioz pobreziaren mugan dauden familiez eta migrazio politikaz arituko dira.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Idoia Perez de Mendiola Bizkaiko Caritaseko Nazioarteko Lankidetza eta Migrazio arduraduna elkarrizketatuko du. Ohiko solas-tartera, berriz, Dani Maeztu, Ludger Mees eta Sandra Atutxa kolaboratzaileak bilduko dira.
ETB2n, Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu, eta ondoren, eguneko albiste nagusiak aztertuko ditu Silvia Intxaurrondok hainbat gonbidaturekin.
Gutun Zuria jaialdiaren inaugurazioaz, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Matxalen Bilbao dantzaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre'n goizeko 11:15etik aurrera. Gutun Zuria Bilboko letren nazioarteko VII. jardunaldia irekiko du dantzariak.