09:00etan, ETB1en
Podemoseko Roberto Uriarte, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Igandeko udal eta foru hauteskundeen emaitzen analisia egingo du gonbidatuak, 09:00etan hasita, Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzunez.
Roberto Uriarte, Podemos-Ahal Dugu alderdiaren Euskadiko idazkari nagusia, 'Egun On Euskadi' albistegian egongo da gaur. Gonbidatuak igandeko udal eta foru hauteskundeen emaitzak aztertuko ditu Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzunez.
Horrez gain, Maite Iturrate, Iker Bizkarguenaga eta Jagoba Alvarez kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Olaia Urtiaga kazetariak eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' gaur, 09:00etatik aurrera, izango da ikusgai, ETB1en.