Kargatzen...
Itxi

09:00etan, ETB1en

Ekologistak Martxan taldeko Iñaki Barcena, 'Egun On Euskadi' saioan

A.E.|EiTB

Jagoba Alvarez, Iker Bizkarguenaga eta Maite Iturrate izango dituzte solaskide.

Gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kidea elkarrizketatuko du. Besteak beste, Fukushimaren 5. urteurrena, Garoñako zentral nuklearra eta otsoaren ugaltzea izango dituzte hizpide. Horrez gainera, eguneko gaiak aztertzeko mahaiaren inguruan, Jagoba Alvarez, Iker Bizkarguenaga eta Maite Iturrate bilduko dira.

'Egun On Euskadi' saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

.

Informazio gehiago (1)