Itxi

Ostiralean, 09:00etan

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria, gaur, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Leer en Castellano

Hitzorduan zehar, Polizia Gehiegikerien Biktimen Legea hartuko dute hizpide.

Estepan Aldamiz-Etxebarriak Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaria elkarrizketatuko du gaur ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Hitzorduan zehar, Espainiako gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Polizia Gehiegikeriaren Biktimen Legea salatuz aurkeztu duen errekurtsoa izango dute aztergai, besteak beste.

Horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Esteban Antxustegi eta Edurne Egaña kolaboratzaileek egun eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldi mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.


Informazio gehiago (2)