Kargatzen...
Itxi

09:00etan

Gogora Institutuko Aintzane Ezenarro, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

EiTB

Leer en Castellano

Memoriaren Egunaren bezperan, memoria, elkarbizitza eta giza eskubideen alorrean egindako lana azalduko du Ezenarrok.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Gisa Eskubideen Institutuko zuzendaria elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Ostiral honetan, azaroak 10, Memoriaren Eguna da, eta aurreikusita dauden ekitaldi eta omenaldien inguruan mintzatuko dira. Gainera, memoria, elkarbizitza eta giza eskubideen alorrean gizarteak eman dituen aurrerapausoak eta aurretik egiteko dagoen bidea azalduko ditu gonbidatuak.

Horrez gain, Garbiñe Biurrun, Eider Hurtado eta Luismi Uharte kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)