Kargatzen...
Itxi

09:00etan

Bertsolari Txapelketako finala hizpide, gaurko 'Egun On Euskadi'n

EiTB

Leer en Castellano

Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia izango dira saioan.

Gaur goizean, ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioak igandean BECen ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala hartuko du hizpide, eta bi gonbidatu izango ditu platoan. Estepan Aldamiz-Etxebarriak Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia elkarrizketatuko du lehenik eta behin, eta, ondoren, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzailearekin arituko da.

Horrez gain, Esteban Atxustegi, Roberto Uriarte eta Duñike Agirrezabalaga solaskideek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte.

'Egun On Euskadi' 09:00etan hasita izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

n.

Informazio gehiago (1)