Itxi

09:00etan, ETB1en

Koldo Martinezi elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.A.| EiTB

Leer en Castellano

Nafarroako aktualitatea aztergai Geroa Baiko parlamentariarekin.

Koldo Martinez, 'Ur Handitan' saioan izan zenean

Koldo Martinez, Geroa Bairen bozeramailea Nafarroako Parlamentuan, elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi' saioan gaur goizean. Nafarroako Ekonomia Hitzarmenaren eta Iruñean antolatutako 'Terrorismoari buruzko Jardunaldi'en inguruan sortutako ika-mika politikoa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Egun-eguneko gaiak eta elkarrizketan esandakoak aztertuko dituzte Jose Mari Pastor, Josebe Iturrioz eta Iñaki Galdos solaskideek.

Goizeko bederatziak eta hamaikak eta laurden bitartean dugu ikusgai 'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

Informazio gehiago (2)