09:00etan
Jonan Fernandez 'Egun On Euskadi' saioan izango da gaur
EiTB
Arkaitz Fullaondo, Ainhoa Fernandez de Arroyabe eta Juanjo Olasagarre eseriko dira solasaldirako mahaian.
Gaur, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia hartuko dute 'Egun On Euskadi' saioan. Solasaldirako mahaian, berriz, Arkaitz Fullaondo, Ainhoa Fernandez de Arroyabe eta Juanjo Olasagarre eseriko dira.
'Egun On Euskadi' 09:00etatik aurrera izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.