09:00etan
EH Bilduko Julen Arzuagari elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Horrez gain, Arkaitz Fullaondo, Iñaki Galdos eta Elena Martinez de Madina solaskideak izango dira saioan.
Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentaria
Estepan Aldamiz-Etxebarriak Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatuko du gaur ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Horrez gain, Arkaitz Fullaondo, Iñaki Galdos eta Elena Martinez de Madina solaskideek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte.
'Egun On Euskadi' asteazken honetan izango da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.