09:00etan
Miren Gorrotxategi Podemoseko senataria, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Naroa Iturri, Roberto Uriarte eta Arkaitz Fullaondo solaskideek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte.
Miren Gorrotxategiren artxiboko irudia
Gaur goizean, Miren Gorrotxategi Podemoseko senataria izango dute 'Egun On Euskadi' albistegian gonbidatu. Horrez gain, Naroa Iturri, Roberto Uriarte eta Arkaitz Fullaondo solaskideek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte mahai-inguruan.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.