09:00etan
EH Bilduko Arnaldo Otegi, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan
EiTB
Horrez gain, mahai-inguruan arituko dira, besteak beste, Iker Bizkarguenaga, Elsa Pamparacuatro eta Karmelo Landa solaskideak.
Gaur goizean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' saioko albistegian.
Horrez gain, mahai-inguruan, Iker Bizkarguenaga, Elsa Pamparacuatro eta Karmelo Landa solaskideak ere izango dira egungo aktualitate eta politika gaiei buruz hizketan.
'Egun On Euskadi' saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.