09:00etan
Nafarroako Ahal Duguko Eduardo Santos, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EITB
Xabier Riezu, Felix Iriarte eta Naroa Iturri solaskideek gaurkotasuneko gaiak aztertuko dituzte.
Gaur goizean, Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia izango dute ETB1eko 'Egun On Euskadi'n gonbidatu. Iruñetik zuzeneko konexioan egingo dute elkarrizketa.
Horrez gain, Xabier Riezu, Felix Iriarte eta Naroa Iturri solaskideak izango dira saioan.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.