Kargatzen...
Itxi

ETB1en, 09:00etan

Martxoaren 8ko greba deialdiaz arituko dira 'Egun On Euskadi' saioan gaur goizean

EiTB

Leer en Castellano

Naia Torrealdai M-8ko Euskal Herriko koordinatzailea eta Maialen Azpillaga M-8ko kidea izango dira gonbidatuak.

2018ko martxoaren 8ko Donostiako manifestazioa. Argazkia: EFE

M-8ko greba deialdia izango dute hizpide nagusi 'Egun On Euskadi' saioko elkarrizketaren tartean gaur goizean. Bi lagun izango ditu gonbidatu Iban Garatek: Naia Torrealdai, M-8ko Euskal Herriko koordinatzaile eta Bilgune Feministako kidea, eta Maialen Azpillaga, M-8ko kidea. Bestalde, Naroa Iturri, Iñaki Zarraoa eta Felix Iriarte bilduko dira asteko azken mahai-ingurura.

Eguneko albisteen kontakizunak, egunkarietako lerroburuen errepasoak eta eguraldiaren eta trafikoaren informazioak osatuko dute saioa.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 09:00etan.

Informazio gehiago (2)