ETB1en, 09:00etan
Mireia Zarate EAJko kidea, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan
EiTB
Solasaldian Itziar Irazabal, Fabio Gonzalez eta Patxi Gaztelumendi izango dituzte.
Iban Garate, 'Egun On Euskadi' saioaren aurkezlea
Gaur goizean, Mireia Zarate EAJ/PNVko EBBko idazkaria elkarrizketatuko du Iban Garatek 'Egun On Euskadi' saioan. Bestalde, Itziar Irazabal, Fabio Gonzalez eta Patxi Gaztelumendi izango ditu lagun aktualitatea aztertzeko solas-mahaian.
Eguneko albiste kontakizunak, prentsaren errepasoak, eta eguraldiaren eta trafikoaren informazioak osatuko dute ETB1eko goizeko albistegia 09:00-11:00 bitartean.